Musikako astea egin daiteke, eta bertan, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek taldeka bilduz emanaldi artistiko bat gauzatu dezakete. Emanaldi honek bete behar dituen ezaugarri bakarrak musika eta dantza txertatzea izango lirateke.
Guk aurten gauzatu dugu ekintza hau, eta egia esanda oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zaigu, hori dela eta, aukera hau zuekin konpartitzea nahi dut.
Aukeratu dugun gaia Olentzero izan da, izan ere, Eskolan urtero-urtero Gabonak ospatzen ditugu, eta horren omenez, maila bakoitzak ekintza bat prestatzeari ekiten diogu. Gure lana, 4.mailakoentzat zuzenduta egongo da, eta musikan oinarritzen den antzerki txiki bat gauzatuko dute.
Hona hemen prestaketaren eskema txiki bat:
Eskema hau buruan izanik, emanaldia grabatu egin dugu, eta klase aurrean aurkeztu. Aurkezpenak era askotakoan izan dira, gaia musika izanik, aukera askea izan dugu, eta lan politak agerttu dira. Gai indartsuenak hurrengoak izan dira: Kultura aniztasuna lantzea, Telebistako saioa antzeztea eta Gabonak.
Gure bideoa honako hau da:
Ekintza dibertigarri hau ikasleekin lantzera gonbidatzen zaituztet, ondo pasatu arren, asko ikasiko baitute. Gure kasuan, integrazio baloreak, elkartasuna eta laguntasuna azpimarratzen ditugu.
2011/11/18
Ondare Kulturalak ezagutuz
Aurten, Leioako Magisteritzako bigarren mailako ikasleek, ondare kulturalei buruzko proiektu bat gauzatu behar izan dute. Proiektu hau, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta egon da, eta beraz horri buruz aztertu dugu.
Azterketa honetan, hainbat ondorio atara ditugu:
Azterketa honetan, hainbat ondorio atara ditugu:
- Lehen Hezkuntzan ematen ez den gai garrantzitsu bat da.
- Ondare Kulturala gure herria bizirik irauten duten ezaugarriek osatzen dute.
- Oso kontzeptu zabala da.
- Ikasleek beraien inguruarekiko lotura zuzena izan dezaten, praktikan garatu beharreko terminoa dugu.
- Euskal Herriak ezagutzen ez dugun ondare kultural mordo ditu.
Kontua da, aurten lan hau bideratzerako orduan, ohartu gara, ikasleekin landu beharreko gai bat dugula ondare kulturala. Izan ere, gaur egun, Lehen Hezkuntzako ikasleak direnak, etorkizunean, herritar zaharrak izango dira, haien ilobei gure lurraldeko ezaugarriak igaroko dituztenak, alegia. Beraz, Lehen Hezkuntzan beste irakasgaiek bezain garrantzia izan beharko luke kontzeptu honek, azken finean belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dugun kultura baita, inoiz galdu ezin daitekeena.
Margoztuz ikasi
Marrazketa Lehen hezkuntzan ikasleek ikasi beharreko kontzeptu garrantzitsua da. Gehienetan, marrazketak eskolan ez du garrantzi gehiegerik izaten. Hori dela eta, irakasle bezala arte hezkuntza bultzatu beharko genuke.
Irakasleak normalean umeei marrazki librea egin dezaten uzten diete, eta horrek ez dio artearen kutsuari garatzen uzten. Kontua da, askotan irakasleak ez direla arteko irakasleak ere, edozein irakasleri uzten diete plastikako orduak zaintzen. Horrela, umeen marrazteko gaitasunak ez du aurrera egiten, eta betiko eskemetan geratzen dira. Horrekin amaitu behar denez, plastikako irakasleak marrazkigintzari buruzko azalpenak, adibideak eta ariketak jorratu behar dituzte, umeek beraien ezagutza landu ahal izateko.

Lagun ezkutua
Eskolan, Lehen hezkuntzako ikasleen landu daiteke beste kontzeptu bat lagun ezkutua izan daiteke. Lagun ezkutua burutzeko, ez dute oparirik erosiko, baizik eta, plastikako gelan material desberdinak erabiliz, opari anitz egingo dituzte, gero denen artean banatuko direnak, alegia.
Lagun ezkutua egiteko, bi era erabili daitezke. Batetik, papel txikietan ikasle guztien izenak jarri eta zozketa bidez nor tokatu zaien hautatu.Ondoren, nor tokatu zaien arabera, opari bat edo beste egingo dute. Bestetik, ikasle guztiek opari bat egin dezakete, eta behin opari guztiak eginda daudena, zozketa egingo da opari bakoitza zein ikasleri tokatzen zaion. Normalean, lehen aukera erabiltzen da, hala ere, era honek hanibat arazo sor ditzake, nor tokatzen den arabera, opari bat edo beste egiten baitute umeek. Bigarren aukera egokiagoa dela esan dezakegu, izan ere, opariak behin eginda daudela banatzen dira.

2011/11/17
Ipuin kontalaria
Ipuin kontalariaren astea egitea beste aukera on bat izango litzateke. Aste horretan, ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu beharko luke, ipuin ez oso luzea, gero ikasle guztiek gela aurrean landu dezaten. Azken finean, umeek garatu behar dute ahoz gorako transmizioa, eta aurkezpenak ematen dieten lotsa hori galtzeko eginkizun polita izan daiteke.
Ipuinak prestatzeko prozesua hurrengoa izango litzateke:
1. Umeak gustuko duten ipuin bat aukeratuko dute, bai etxetik ekarritakoa eta baita eskolako liburutegitik hautatutakoa izan daiteke.
2. Denboraren aldetik, hiru aste utziko zaie ipuina irakurri eta lantzeko.
3. Hurrengo pausua, ipuinaren hiru atalak bereiztea izango da: sarrera, garapena eta amaiera.
4. Azkenik, gelaren aurrean, ipuinaren sintesia kontatuko dute; horretarako hainbat baliabide erabili ditzakete: power pointa, bideoa, argazkiak etb.
Lan honek ikasleen ezagupena handituko du, eta umeak fantasia mundura murgilduko dituzte. Horrez gain, ipuinak hautatzeko aukera izanik, ikasleen autonomia garatuko litzateke. Azken finean, ez baitu irakasleak dena egin behar, ikasleei ere ardurak eman behar zaizkie, haiek ere eskolan garrantzia dutela jakin dezaten. Horrez gain, umeek ulermena landuko dute, Lehen Hezkuntzan zailtasun handia baitago kontzeptu horrrkin.

2011/11/16
Agenda Berdea!
Agenda Berdearen eguna ospatzearen arrazoi nagusia, ikasleek ignurunea errespetatu behar dutela jakitea da. Hori dela eta, ikasturteko egun bat aukeratzen da normalean, eta egun horietako, ordu batzuk, adibidez, goiza, ingurumenari lotuta dauden ekintzak burutzen ditzute ikasleek.
2011/11/11
Klaseko azken eguna
Klaseko azken eguna eskolan ospatzea ezainbestekoa da. Egun horretan, eskolako maila guztiek egindako lanak aurkezten dira, hala nola, dantzak, antzerkiak, eskulanak e.a. Horrela, gurasoek bere seme-alabek ikasturte osoan egindako lan handia ikusten dute.
Elkartrukatuz
Eskolan lantzeko beste egun apropos bat, " Elkartrukatuz " eguna izan daiteke. Egun honetan, umeek erabiltzen ez dituzten, ipuin zehin jolas, musika zein pelikulak e.a ekarri beharko dituzte. Ekartzen duten umeen artean, tiket bat banatuko zaio parte hartu duen bakoitzari. Gauzak horrela, objektuak erakusketa batean jarriko dira, eta tikearen laguntzaz, bakoitzak joku, ipuin edo nahi duten objektua trukatzeko aukera izango du. Era honetan, laguntasuna eta aniztasuna sustautko da. Izan ere, askotan, umeek eta nagusiok ere, etxean erabiltzen ez ditugun, eta ahaztuta ditugun objketuak ditugu. Beraz, egun batean erositako hauek berrerabiltzeko, elkar trukaketa egin daiteke.
Ondoren, objektuak soberan baldin badaude, eta umeak ados egonez gero, objektu hauek lurralde azpigaratuetara eraman ditzakegu, hango umeak laguntzeko. Gure ikasleek jakin behar dute, munduan ez garela denok modu eta baldintza berdinetan bizi. Izan ere, guk abantail asko ditugu, eta hauek erabiltzeko eskubide asko ere, beste lurraldeetan garatuta ez dauden eskubide asko, alegia.

Bizikletaren eguna
Bizikletaren eguna, eskolan ospatzeko eguna izan daiteke. Egun honetan, herritik zehar bizikletarekin egiteko ibilbide bat prestatu daiteke, eta goizeko orduetan ibilbidetxo hori egin. Ibilbidean zehar, geldialdiak egin daitezke, pixka bat herriko eraikin nagusiak azalduz. Horrela, umeak bere inguruaren ezagutza jakingo dute, eta bere herriaren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren jakingo dute. Nork daki egunen baten norbaiti azaldu beharko dioten.
Zientzia astea
Gaur, zientziaren astea ospatu da Bilbon. Aste honi hasiera emateko, erakusketa bat antolatu dute, non robot bat en eraikuntza azaldu duten. Robot hau egiten kurtso hasieran hasi ziren, eta gaur egun, bukatutzat eman dute. Hala ere, oraindik gauza asko hausnartzeko falta dira.
Zientzia aste hau ospatzea egokia izan liteke, izan ere, gaur egun bizi garen gizartea, guztiz teknologikoa dugu. Beraz, ikasleak bizi garen gizartean murgiltzeko, zientzia mundua ere ezagutu behar dute. Bizi garen une honetan, teknologiek gero eta garrantzia hartuz doaz gure gizartean, eta baita gure eskoletan ere. Horregatik, ikasleek honi buruzko proiektu bat gauzatzea ez legoke gaizki.
Ama eta aitaren eguna
Aitaren egunean, hau da, maiatzaren 19an, eta baita amaren egunean ere, maiatzaren lehenengo domekan, hain zuzen ere, umeek eskolan haiek egindako detaileren bat egin ditzakete. Kontua da, umeek beti marrazkiak oparitzen dizkietela gurasoei, eta aukera desberdinak eskeini ahal dizkiete eskoletan, eskulanak adibidez. Aukera on bat, marko bat egitea izango litzateke, bertan hiruron argazki bat txertatzeko. Oso detaile polita izan daiteke, eta entretenigarria aldi barean.
Markoa egiteko, buztina erabil genezake. Buztinarekin, lehenengo, forma eman diezaguke eta hau zikatzen utzi. Pare bat egun pasa ondoren, buztina zikatuko da, eta umeek tenperekin margoztu dezakete, haien gustura. Horrela, ondo pasatzeaz gain, tenperen teknika erabiltzen ikasiko dute. Azkenik, koloretako papera itsasi dezakete, oinarri gisa, eta bertan guraso eta umeen argazki bat jarri.
2011/11/09
Udaberriko Jokuak
Udaberrikojokuak, izenak dioen bezala, udaberrian gauzatzen diren ekintza multzoari deritzogu. Txorierriko eskoletan, urtero urtero jai edo egun hau ospatzea ohitura bilakatu da. Egun honen helburua, umeek ondo pasatzeaz gain, kirola egitea eta elkarren arteko harremanak sendotzea da.
Udaberriko jokuak, Zamudion ospatzen dira, futbol zelaia inguratzen duen atletismoko pista dagoen lekuan, hain zuzen ere. Pista horren inguruan, joku desberdinak jartzen dira elkarren ondoan, beraz umeak, jolas denetan hartu behar dute parte jolas batetik bestera txanda errespetatuz. Normalean, eskola bakoitzak bere kamiseta eramaten du, eta mailaka jolasten dute eskola batek bestearen kontra. Horrela, goiz osoa jolasten dute, batetik bestera korrika eta salto eginez. Irakasleak izan ohi dira jolasen arduradunak, hau da, jolas bakoitzean eskola desberdinetako irakasleak daude umeei jokua azaltzeko eta hauek zaintzeko ere. Irakasleek joku bakoitzaren denbora zehazten dute, eta honen arabera, jokuz aldatzen dira. Azkenik, bazkalordua baino lehen, mailaka atletismo lasterketa egoten da. Bertan, ume guztiek hartzen dute parte, eta lehenengo hirurei bere garaipena saritzen zaie zorionak emanez, ez da saririk banatzen.

2011/11/08
Lagatzu
Lagatzu Zamudioko Euskara Elkartea da. Elkarte honek urtero-urtero euskara eguna ospatzen du ekaina hilabetearen inguruan. Ospakizun honek herria goizean goiz biltzen du trikitrixa eta panderoak eskaintzen duen kalejirarekin. Kalejira hau herrian zehar gauzatzen da, euskaldun guztiak elkartuz. Eskoletaraino ibilbidea egiten da, non bazkaria herritar guztietan prestatuta dagoen. Bazkarian normalean, makarroiak edo errioxar patatak eta solomoa patata frijitu nahis piperrekin aurkezten da. Bazkaria amaitu eta gero, euskal kantuak bultzatzen dira, karaoke moduko bat sortuz. Bertan, euskal abestiak gogoratu eta difrutatu egiten dira. Azkenik, erromeria bat gauzatzen da euskal dantzak bultzatu nahian.
Eskolan ospatzeko egun polita izan daiteke. Programazioa era honetara gauzatu daiteke:
- Goizetik euskal instrumentuen erabilpenaren bidez, hala nola, akordeoia, panderoa nahiz txistuarekin abesti batzuk aurkez dezakete.
- Bazkari ordua eta gero, euskal karaokea egin daiteke, umeentzako euskal abestiak kantatuz.
- Azkaria gauzatuta, erromeria txiki bat egin daiteke, umeak dantzatu eta ondo pasatu ahal izateko.
Azkenik, aipatzekoa da, ekitaldi honekin, euskara bultza daitekeela, hori baita azken finean gure helburua, euskaldunon hizkuntza ez galtzea, alegia. Izan ere, "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakigunok erabiltzen ez dugulako ". Esaldi hau umeek sentitu behar dute, horrela, ekitaldi entretenigarri eta politei esker, euskara aurrera atera ahal izango dugu.

2011/11/04
Ihauteriak
Euskal Herriak hain berandu eta era motelean izandako kritautasunak izugarrizkodesberdintasunak sorrarazten ditu euskal folklorean. Kristautasuna, aintzineko ohiturez edo leiendaz, iraun egin du. Hori dela eta, gaur egun, euskaldunok ditugun zenbait ohitura garai hartakoak dira. Dena den, Kristo aurreko euskaldunak, mendialdean bizi ziren artzain edo ehiztari gisa, eta horren lekuko dugu euskal kulturaren ardatzik nagusiena. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, haien hizkuntzak eta kulturak aldaketak jasan izan ditu, eta beraz, atzerritik jasotakoak barietatea izan du. Guzti horren lekuko, euskal ihauteriak ditugu, gurasoek seme-alabei kontatutako ohiturak gaur egun arte iritsi direnak, alegia. Horregaitik, Donibane Auzoan, 1977.urtetik aurrera, mendeetan galtzen den ohiturak berrezkuratzeari ekin diote, eta euskal ihauterietan oso garrantzitsuak diren pertsonaiak mantentzen ahalegindu dira. Oso garrantzitsua den zerbait izanik, pertsonaia bakoitza landuko dugu, orrialde desberdinetan. Momentuz bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Ihauteriak eskolan lantzerako orduan, kurtso bakoitzak mozorro bat egingo du plastikako saioetan, birziklatzeko papera erabiliz, eta ondoren, horrekin erlazioa duen joku bat prestatuko du. Horrela, egunean zehar, arduradunak txandatuko dira eta kurtso guztiek egindako jolasean artiuko dia. Oso egun entretenigarria izan omen da umeentzat. |
Euskararen Eguna
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Euskaren eguna Lehen Hezkuntzan ospatzeko jai polita izan liteke. Ekitaldiak lan handia eman dezake, baina amaierako ikuskizuna paregabea izan liteke. Nik eskolan landu behar izan nuen, eta oroitzapen izugarri polita daukat. 2.zikloan nengoenean antolatu genuen, 4.mailan alegia. Maila bakoitzak zeregin desberdinak izan zituzten, esaterako, 1. zikloak marrazki desberdinak margoztu zituen, 2.ziklokoak, hau da, guk, panpin desberdinak egin genituen eta abesti bat abestu. Azkenik, 3.ziklokoek bertsoak kantatu zituzten.

Santa Ageda
Euskal Herriak Santa Agedaren omenez abesten du.
Euskal Herriko zenbait lekuetan, auzoko guztiak kalera ateratzen dira, Santa Agedaren omenez kopla eta bertsoak kantatzeko asmoz. Ekitaldi hau, otsailaren 5ean ospatzen da, eta egun horretan esukalduna, limosna eskatzera ateratzen dira. Aurten ere, urte bat gehiago gehituz, Santa Ageda siziliako emakumearen irudia gogoratuko dugu, 251.urteko otsailaren 5ean titiak ebaki zizkiotean emakumearena, alegia.
Agueda Sizilian jaio zen 230.urtean, hain zuzen ere. Gazte polit bat zenez, Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi izan zuen. Hala ere, Santagedak fe izugarria zuen kristianismoan eta ez zuen gobernadorearen eskaera onartu. Ezezko honen aurrean, Quincianok Ageda kartzelan sartu zuen eta bertan torturatu zuen. Titiak kendu zizkion eta 21.urterekin hil zen neska gazte hura. Gertaera hau, Catanian gertatu zen, otsailaren 5eko 251.urtean.
Guzti honen ondorioz, Santa Ageda Euskal Herriko patroi nagusia bihurtu zen. Horren omenez auzoko euskaldun guztiek kopla eta bertso desberdinak abesten dituzte egun berezi hori oroituz. Bertso eta kopla hauen bidez, Santa Agedaren bizitza kontatzen da, eta herriko biztanleei dirua eskatzen zaie.
2011/11/01
Gabonak
Gabonak oso data garrantzitsuak izan ohi dira umeentzako. Izan ere, herrialde gehienek dute Gabon gauean zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat, euskaldunon kasuan, Olentzero dugu. Olentzero oso maitatua izan ohi da umeengangandik, amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen baitu, abenduaren 24ean opariak banatuz.
Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzena. Suaren ingurutik etorri dira zenbait ohitura, esaterako, ikazkinmoduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.

2011/10/28
KORRIKA
Zer da korrika?
Azken korrika honek, 11 egun iraun ditu, 2011ko apirilaren 7an hasita. Guztia, bi mila kilometro baino gehiago zeharakatu ditu, eta adin guztietako jendeak parte hartu du. Adin guztietako jendeaz hitz egiten dugunean, umeak ere sartzen dira bertan, hori dela eta, eskolan landu beharreko ekitaldia dela esango nuke.
Korrika, euskal Herri osoan zehar egiten duen euksarare aladeko lasterketa erraldoia da, AEK-K antolatzen duenak, alegia. Honen helburua, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia hedatzea eta handitzea da. Horrez gain, honen bidez, euskaltegietarako dirua batzen da, kamisetak, petoak e.a. salduz.
Orain dela 30 urte, hasi zen ekitaldi hau prestazen, 1.korrika izan zen, Oñatitik Bilborako ibilbidea izan zuenak, alegia. Arrakasta handia izan zuen, eta horrez gero, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena izan ohi da. Ordutik hona 17 korrika ospatu dira.
Azken korrika honek, 11 egun iraun ditu, 2011ko apirilaren 7an hasita. Guztia, bi mila kilometro baino gehiago zeharakatu ditu, eta adin guztietako jendeak parte hartu du. Adin guztietako jendeaz hitz egiten dugunean, umeak ere sartzen dira bertan, hori dela eta, eskolan landu beharreko ekitaldia dela esango nuke.
2011/10/27
Urriko azken astelehena
Urriak 31, hilabete honetako azken astelehena izanik, Gernikan betidanik ospatu izan da azoka garrantzitsuenetariko bat. Gernikan, urteko astelehen guztietan azoka egoten den arrean, urriko azken egun horretan ospatzen dena berebiziko garrantzia du.
Egun horretan, herritar guztiak baserritarrez janzteko ohitura dute, eta bere produktuak saltzera eta besteekin konpartitzera ateratzen dira plazara. Giroa ederra izan ohi da, eta Euskal Herriko ohitura batean geratu da iada.
Hori dela eta, umeekin lantzea ez legoke gaizki. Eskolan azoka bat presta dezakete maila bakoitzak produktu batzuk salduz, dirua beti ere gezurretakoa izanez, eta horrela haien arteko hartu emonak landu genitzake. Umeak baserritarrez jantzita etorri daitezke, eta ikasturtean zehar egindako pastelak, gazta, ogia, zoroan landutako piperrak, tomateak e.a. elkar trukatu egingo dute. Era honetan, Euskal Herriko ohiturak ezagutzeaz gain, haiek ere bizi egingo dute haien experientzia, eta kontzeptu mordoak ikasiko dituzte, bai jarreraren aldetike ta bai alde mekanikoari begira ere.

2011/10/21
Halooween
Halloweeneri buruz hitz egingo dut.
Gai hau aukeratzearen arrazoia, hurrengo ekitaldirik gertuena delako izan da. Ez da Euskal Herriko ohituretan oinarritzen, Estatu Batuetako egun garrantzitsua baita, Urriak 31 hain zuzen ere. Nahiz eta, euskaldunon inguruko jailadia ez izan, beste ohitura batzuk ezagutzea ere ondo legoke, gurearekin konparatzeko adibidez.
Estatu Batuetako jai hau, eskoletan lantzeko, hainbat irakasgai har dezakegu, plastika alde batetik, eta ingeles saioak beste aldetik. Plastikari dagokionez, kalabaza handiak egin daitezke 3D ereduan, hauek ebaki, margoztu e.a. 6.maila lana zailtzeko begietan argiak jar daitezke. Beste alde batetik, ingeles saioan Halloween egunaren zergaitia landu daiteke. Horrela, bi irakasgaiak lotuta egongo dira, eta praktika teoriarekin koordinatuko dugu.
Azkenik, esan dezaket, ondo dagoela beste lurraldeetako jaiak ospatzea, gureak beti ere ahaztu gabe. Gure lurraldea oso graantzitsua baita. Hurengo sarreran, Euskal Herriko egun garrantzitsu bat komentatuko dugu, Euskeraren eguna, hain zuzen ere.

2011/10/03
2011/09/29
Umeentzako Ekitaldiak
Ekitaldi desberdinei buruz arituko naiz, eskolan umeekin lantzen diren ekitaldiei buruz, hain zuzen ere. Gai hau aukeratu dut aniztasun handiko gai bat dela uste dudalako. Eskolan, lehen hezkuntzan batez ere, umeekin hainbat ekitaldi egiten dira, kulturaren alorrean gehienak. Hori dela eta, umeek ondo pasatzeaz gain, ekintza desberdinak eta entretenigarriak egiten baitira, bizi diren gizartearen kultura ezagutzen dute. Gai hau aukeratu dudan azken arrazoia nire experientzia propioa izan da, izan ere, eskolako ekitaldi hauek asko gustatzen zitzaizkidanez, interesa dut eskolan sortzen diren giro ezberdin hauek aztertzeko.
Ekitaldi kulturalez ari garenean, Ihauteriak, Santa Ageda, Gabonak Korrika, Euskararen Eguna e.a. -ez ari gara. Hauek dira orokorrean Euskal Herriko eskola gehienetan lantzen direnak. Hala ere, gero eskola bakoitzak bere jaiak antolatzen ditu era batera edo bestera, eta horiek ere ekitaldi politak izan ohi dira.
Argazkia

2011/09/23
Ongi Etorri ! :)
Kaixo lagunok !
Eider dut izena eta Leioako Magisteritza Eskolan ikasten ari naiz Lehen Hezkuntza . Ikasketa hauek hasteko izan nuen lehen arrazoi nagusia umeak izan ziren. Haiekin alderdi desberdinetan aritzea atsegin dudalako, bai jolasean eta baita etxeko lanetan ere . Horrez gain, betidanik gustatu zait kontzeptu berriak azaltzea eta laguntasuna eskaintzea batez ere. Azkenik, 6-12 urte bitarteko umeak gogoko ditut, ikasteko prest daudenak, alegia.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)