2011/09/29

Umeentzako Ekitaldiak

              Ekitaldi desberdinei buruz arituko naiz, eskolan umeekin lantzen diren ekitaldiei buruz, hain zuzen ere. Gai hau aukeratu dut aniztasun handiko gai bat dela uste dudalako. Eskolan, lehen hezkuntzan batez ere, umeekin hainbat ekitaldi egiten dira, kulturaren alorrean gehienak. Hori dela eta, umeek ondo pasatzeaz gain, ekintza desberdinak eta entretenigarriak egiten baitira, bizi diren gizartearen kultura ezagutzen dute. Gai hau aukeratu dudan azken arrazoia nire experientzia propioa izan da, izan ere, eskolako ekitaldi hauek asko gustatzen zitzaizkidanez, interesa dut eskolan sortzen diren giro ezberdin hauek aztertzeko.

                 Ekitaldi kulturalez ari garenean, Ihauteriak, Santa Ageda, Gabonak Korrika, Euskararen Eguna e.a.  -ez ari gara. Hauek dira orokorrean Euskal Herriko eskola gehienetan lantzen direnak. Hala ere, gero eskola bakoitzak bere jaiak antolatzen ditu era batera edo bestera, eta horiek ere ekitaldi politak izan ohi dira.

Argazkia 

No hay comentarios:

Publicar un comentario