2011/11/18

Ondare Kulturalak ezagutuz

Aurten, Leioako Magisteritzako bigarren mailako ikasleek, ondare kulturalei buruzko proiektu bat gauzatu behar izan dute. Proiektu hau, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta egon da, eta beraz horri buruz aztertu dugu.

Azterketa honetan, hainbat ondorio atara ditugu:


  • Lehen Hezkuntzan ematen ez den gai garrantzitsu bat da.
  • Ondare Kulturala gure herria bizirik irauten duten ezaugarriek osatzen dute.
  • Oso kontzeptu zabala da.
  • Ikasleek beraien inguruarekiko lotura zuzena izan dezaten, praktikan garatu beharreko terminoa dugu.
  • Euskal Herriak ezagutzen ez dugun ondare kultural mordo ditu.
Kontua da, aurten lan hau bideratzerako orduan, ohartu gara, ikasleekin landu beharreko gai bat dugula ondare kulturala. Izan ere, gaur egun, Lehen Hezkuntzako ikasleak direnak, etorkizunean, herritar zaharrak izango dira, haien ilobei gure lurraldeko ezaugarriak igaroko dituztenak, alegia. Beraz, Lehen Hezkuntzan beste irakasgaiek bezain garrantzia izan beharko luke kontzeptu honek, azken finean belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dugun kultura baita, inoiz galdu ezin daitekeena.


Ondare kulturalez hitz egiten dugunean, ez dugu bakarrik ondare fisikoez edo materialez hitz egiten, abestiak, dantzak, jai egunak, hala nola Olentzero, Santa Ageda... aipatzeko ditugu. Horietako asko lantzen ditugu, baina beste batzuk baztertu egiten ditugu. Hori dela eta, proposamen egokia izango litzateke, eskola kokatuta dagoen eremuko kultura garrantzitsuenak haurrekin uztartzea, irteeerak eginez adibidez.

Horrez gain, aurkezpena egiterako orduan, bideoa jartzeaz gain, eskema bat erabili dugu. Eskema gauzatzeko taldekideok programa berri bat erabili dugu, hala nola, "prezi" programa. Honi esker, burututako eskemak, interneten eskegita geldituko dira, bakoitzak bere kontua izanik.

IKTko aurrerabide hauek Lehen Hezkuntzako ikasleekin ere landu beharko genituzke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario