Ondoren, objektuak soberan baldin badaude, eta umeak ados egonez gero, objektu hauek lurralde azpigaratuetara eraman ditzakegu, hango umeak laguntzeko. Gure ikasleek jakin behar dute, munduan ez garela denok modu eta baldintza berdinetan bizi. Izan ere, guk abantail asko ditugu, eta hauek erabiltzeko eskubide asko ere, beste lurraldeetan garatuta ez dauden eskubide asko, alegia.
Ekitaldi edo ekintza honekin, ikasleen laguntasun eta elkartasuna sustatuko da. Horrez gain, gure ikasleak pozik egon behar dira daukatenarekin, askok hori ere ez baitute. Balore hauek guztiak eskolan lantzea oso garrantzitsua dela iruditzen zait, beraz, teoria hutsean egin baino hobeto, praktikan jartzea modu egokia izan liteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario