Kaixo lagunok !
Eider dut izena eta Leioako Magisteritza Eskolan ikasten ari naiz Lehen Hezkuntza . Ikasketa hauek hasteko izan nuen lehen arrazoi nagusia umeak izan ziren. Haiekin alderdi desberdinetan aritzea atsegin dudalako, bai jolasean eta baita etxeko lanetan ere . Horrez gain, betidanik gustatu zait kontzeptu berriak azaltzea eta laguntasuna eskaintzea batez ere. Azkenik, 6-12 urte bitarteko umeak gogoko ditut, ikasteko prest daudenak, alegia.