Udaberrikojokuak, izenak dioen bezala, udaberrian gauzatzen diren ekintza multzoari deritzogu. Txorierriko eskoletan, urtero urtero jai edo egun hau ospatzea ohitura bilakatu da. Egun honen helburua, umeek ondo pasatzeaz gain, kirola egitea eta elkarren arteko harremanak sendotzea da.
Udaberriko jokuak, Zamudion ospatzen dira, futbol zelaia inguratzen duen atletismoko pista dagoen lekuan, hain zuzen ere. Pista horren inguruan, joku desberdinak jartzen dira elkarren ondoan, beraz umeak, jolas denetan hartu behar dute parte jolas batetik bestera txanda errespetatuz. Normalean, eskola bakoitzak bere kamiseta eramaten du, eta mailaka jolasten dute eskola batek bestearen kontra. Horrela, goiz osoa jolasten dute, batetik bestera korrika eta salto eginez. Irakasleak izan ohi dira jolasen arduradunak, hau da, jolas bakoitzean eskola desberdinetako irakasleak daude umeei jokua azaltzeko eta hauek zaintzeko ere. Irakasleek joku bakoitzaren denbora zehazten dute, eta honen arabera, jokuz aldatzen dira. Azkenik, bazkalordua baino lehen, mailaka atletismo lasterketa egoten da. Bertan, ume guztiek hartzen dute parte, eta lehenengo hirurei bere garaipena saritzen zaie zorionak emanez, ez da saririk banatzen.
Bazkalorduan, eskola edo ume bakoitzak bere janaria ekartzen du. Gure kasuan, eskolak zekarren maila guztientzako janaria eta denok elkarrekin bazkaltzen genuen. Denbora libre pixka bat utzi ondoren, 6.mailakoek soilik futbol partidak egiten zituzten, eskola desberdinen kontra eta neskak eta mutilak bereiztuta. Era honetan, irabazten zuten bi eskolek aurka jolasten zuten.
Programaketak lehiakortasuna bultzatzen duela ematen du, baina hori ez da horrela, irabaztearekin ez baita saririk ematen. Garrantzitsuena da ume guztiek parte hartzea eta ondo pasatzea.Horrez gain, esan beharra dago, ez dela inoiz arazorik izan, oso ondo pasatu izan dugu denok elkarrekin eta irabazi nahiz galdu egun ona izan dela argi izan dugu beti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario