2011/11/04

Ihauteriak

Euskal Herriak hain berandu eta era motelean izandako kritautasunak izugarrizkodesberdintasunak sorrarazten ditu euskal folklorean. Kristautasuna, aintzineko ohiturez edo leiendaz, iraun egin du. Hori dela eta, gaur egun, euskaldunok ditugun zenbait ohitura garai hartakoak dira.

Dena den, Kristo aurreko euskaldunak, mendialdean bizi ziren artzain edo ehiztari gisa, eta horren lekuko dugu euskal kulturaren ardatzik nagusiena. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, haien hizkuntzak eta kulturak aldaketak jasan izan ditu, eta beraz, atzerritik jasotakoak barietatea izan du. Guzti horren lekuko, euskal ihauteriak ditugu, gurasoek seme-alabei kontatutako ohiturak gaur egun arte iritsi direnak, alegia.

Horregaitik, Donibane Auzoan, 1977.urtetik aurrera, mendeetan galtzen den ohiturak berrezkuratzeari ekin diote, eta euskal ihauterietan oso garrantzitsuak diren pertsonaiak mantentzen ahalegindu dira. Oso garrantzitsua den zerbait izanik, pertsonaia bakoitza landuko dugu, orrialde desberdinetan. Momentuz bideo hau ikustea gomendatzen dizuet.






        Ihauteriak eskolan lantzerako orduan, kurtso bakoitzak mozorro bat egingo du plastikako saioetan, birziklatzeko papera erabiliz, eta ondoren, horrekin erlazioa duen joku bat prestatuko du. Horrela, egunean zehar, arduradunak txandatuko dira eta kurtso guztiek egindako jolasean artiuko dia. Oso egun entretenigarria izan omen da umeentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario