2011/11/04

Santa Ageda

Euskal Herriak Santa Agedaren omenez abesten du. 

              Euskal Herriko zenbait lekuetan, auzoko guztiak kalera ateratzen dira, Santa Agedaren omenez kopla eta bertsoak kantatzeko asmoz. Ekitaldi hau, otsailaren 5ean ospatzen da, eta egun horretan esukalduna, limosna eskatzera ateratzen dira. Aurten ere, urte bat gehiago gehituz, Santa Ageda siziliako emakumearen irudia gogoratuko dugu, 251.urteko otsailaren 5ean titiak ebaki zizkiotean emakumearena, alegia.

             Agueda Sizilian jaio zen 230.urtean, hain zuzen ere. Gazte polit bat zenez, Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi izan zuen. Hala ere, Santagedak fe izugarria zuen kristianismoan eta ez zuen gobernadorearen eskaera onartu. Ezezko honen aurrean, Quincianok Ageda kartzelan sartu zuen eta bertan torturatu zuen. Titiak kendu zizkion eta 21.urterekin hil zen neska gazte hura. Gertaera hau, Catanian gertatu zen, otsailaren 5eko 251.urtean. 
           Guzti honen ondorioz, Santa Ageda Euskal Herriko patroi nagusia bihurtu zen. Horren omenez auzoko euskaldun guztiek kopla eta bertso desberdinak abesten dituzte egun berezi hori oroituz. Bertso eta kopla hauen bidez, Santa Agedaren bizitza kontatzen da, eta herriko biztanleei dirua eskatzen zaie.
Hurrengo bertso nahiz kopletako batzuk honakoak dira:
"...Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna;
Etxe guztiak kantuz pozteko
Aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
Gure bideko laguna;
Haren laguntzaz bete gentzake
Egun hontako jarduna..."

      
      Eskolan egun hau lantzeko,  umeak baserritarrez jantzita joan ohi dira, egurrezko makila bat eramanda. Egurrezko makila horrek, ikurrinako koloreez apainduta dago, gorria, berdea eta zuriarekin, hain zuzen ere. Horrez gain, kaskabiloak ere jartzen zaizkie, zarata gehiago egiteko. Kontua da, egun horretan, eskolako patiora ateratzen direla Santa Ageda kantatzera, ez dute limosnarik eskatzen, baina Agedari omenaldia egiten diote. 
     Ekitaldi hau oso garrantzitsua da, umeek euskaldunen ohiturak bereganatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario