Korrika, euskal Herri osoan zehar egiten duen euksarare aladeko lasterketa erraldoia da, AEK-K antolatzen duenak, alegia. Honen helburua, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia hedatzea eta handitzea da. Horrez gain, honen bidez, euskaltegietarako dirua batzen da, kamisetak, petoak e.a. salduz.
Orain dela 30 urte, hasi zen ekitaldi hau prestazen, 1.korrika izan zen, Oñatitik Bilborako ibilbidea izan zuenak, alegia. Arrakasta handia izan zuen, eta horrez gero, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena izan ohi da. Ordutik hona 17 korrika ospatu dira.
Azken korrika honek, 11 egun iraun ditu, 2011ko apirilaren 7an hasita. Guztia, bi mila kilometro baino gehiago zeharakatu ditu, eta adin guztietako jendeak parte hartu du. Adin guztietako jendeaz hitz egiten dugunean, umeak ere sartzen dira bertan, hori dela eta, eskolan landu beharreko ekitaldia dela esango nuke.
Nola antolatu Korrika?
Eskolan, astebete lehenago, materiala prestatzen hasi daiteke, esaterako petoak. Petoak plastika gelan egin daitezke, korrikaren argazkiak bertan itsasiz. Ondoren, lekukoaren hautagaia hautatu beharko litzateke. Lekukoa eramatea oso garrantzitsua da, horrek bere taldea gidatzen duelako. Eskolak, kilometro bat erosi beharko luke eta ibilbide hori ikasleek gauzatu egin beharko lukete.
Ideia paregabea dela uste dut umeekin lantzeko, horrela, ondo pasatzen dute, ikasleak oso dinamikoak direnez, korrika egitea gustatzen zaielako, eta era berean, euskaldunon ohiturak ikasten dituzte. Eskolan gauzatzen den korrika honi eskola txikia deritzogu.
Azkenik, kilometro guztiak bukatzean, hau da, Korrika bere helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezia doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario