2011/11/04

Euskararen Eguna

        Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.


       Euskaren eguna Lehen Hezkuntzan ospatzeko jai polita izan liteke. Ekitaldiak lan handia eman dezake, baina amaierako ikuskizuna paregabea izan liteke. Nik eskolan landu behar izan nuen, eta oroitzapen izugarri polita daukat. 2.zikloan nengoenean antolatu genuen, 4.mailan alegia. Maila bakoitzak zeregin desberdinak izan zituzten, esaterako, 1. zikloak marrazki desberdinak margoztu zituen, 2.ziklokoak, hau da, guk, panpin desberdinak egin genituen eta abesti bat abestu. Azkenik, 3.ziklokoek bertsoak kantatu zituzten.









       Euskararen eguna, egun osoko ekitaldia da. Beraz, goizean, eskolak bere aurkezpenak egin zituen, hau da, aurreko hilabetean landutako ekintzak burutu zituen. Ondoren, bazkari berezia izan genuen, eskolako jantokian. Atsedenaldia izan eta gero, takolo pirritx eta porrotx etorri ziren umeekin dantzatu, abestu, eta batez ere, euskara bultzatzeko asmoz.






       Egokia izan ohi da, umeentzat erakargarriak diren gauzak egitea, horrela, ondo pasatuko dute, eta kasu honetan, gure hezkuntzari garrantzi handia emango diote.

No hay comentarios:

Publicar un comentario