2011/11/18

Lagun ezkutua

Eskolan, Lehen hezkuntzako ikasleen landu daiteke beste kontzeptu bat lagun ezkutua izan daiteke. Lagun ezkutua burutzeko, ez dute oparirik erosiko, baizik eta, plastikako gelan material desberdinak erabiliz, opari anitz egingo dituzte, gero denen artean banatuko direnak, alegia.

Lagun ezkutua egiteko, bi era erabili daitezke. Batetik, papel txikietan ikasle guztien izenak jarri eta zozketa bidez nor tokatu zaien hautatu.Ondoren, nor tokatu zaien arabera, opari bat edo beste egingo dute. Bestetik, ikasle guztiek opari bat egin dezakete, eta behin opari guztiak eginda daudena, zozketa egingo da opari bakoitza zein ikasleri tokatzen zaion. Normalean, lehen aukera erabiltzen da, hala ere, era honek hanibat arazo sor ditzake, nor tokatzen den arabera, opari bat edo beste egiten baitute umeek. Bigarren aukera egokiagoa dela esan dezakegu, izan ere, opariak behin eginda daudela banatzen dira.



Ekintza honek ikasleen arteko harremanak sendotzen dituzte, hau da, hauen arteko laguntasuna sustatzen da. Horrez gain, klaseko ikasle denek jasotzen dute bere ikaskideen opariren bat, eta horrek autoestima arazoak dituen ume batean, adibidez, onuragarria izan daiteke. Azken finean, irakaslearen helburua ikasle denak klasean eroso sentitzea da, eta gelako giroa egokia izatea, hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario