2011/11/18

Musikan kantu kantari

Musikako astea egin daiteke, eta bertan, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek taldeka bilduz emanaldi artistiko bat gauzatu dezakete. Emanaldi honek bete behar dituen ezaugarri bakarrak musika eta dantza txertatzea izango lirateke.

Guk aurten gauzatu dugu ekintza hau, eta egia esanda oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zaigu, hori dela eta, aukera hau zuekin konpartitzea nahi dut.

Aukeratu dugun gaia Olentzero izan da, izan ere, Eskolan urtero-urtero Gabonak ospatzen ditugu, eta horren omenez, maila bakoitzak ekintza bat prestatzeari ekiten diogu. Gure lana, 4.mailakoentzat zuzenduta egongo da, eta musikan oinarritzen den antzerki txiki bat gauzatuko dute.

Hona hemen prestaketaren eskema txiki bat:



Eskema hau buruan izanik, emanaldia grabatu egin dugu, eta klase aurrean aurkeztu. Aurkezpenak era askotakoan izan dira, gaia musika izanik, aukera askea izan dugu, eta lan politak agerttu dira. Gai indartsuenak hurrengoak izan dira: Kultura aniztasuna lantzea, Telebistako saioa antzeztea eta Gabonak.

Gure bideoa honako hau da:



Ekintza dibertigarri hau ikasleekin lantzera gonbidatzen zaituztet, ondo pasatu arren, asko ikasiko baitute. Gure kasuan, integrazio baloreak, elkartasuna eta laguntasuna azpimarratzen ditugu.

Ondare Kulturalak ezagutuz

Aurten, Leioako Magisteritzako bigarren mailako ikasleek, ondare kulturalei buruzko proiektu bat gauzatu behar izan dute. Proiektu hau, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta egon da, eta beraz horri buruz aztertu dugu.

Azterketa honetan, hainbat ondorio atara ditugu:


  • Lehen Hezkuntzan ematen ez den gai garrantzitsu bat da.
  • Ondare Kulturala gure herria bizirik irauten duten ezaugarriek osatzen dute.
  • Oso kontzeptu zabala da.
  • Ikasleek beraien inguruarekiko lotura zuzena izan dezaten, praktikan garatu beharreko terminoa dugu.
  • Euskal Herriak ezagutzen ez dugun ondare kultural mordo ditu.
Kontua da, aurten lan hau bideratzerako orduan, ohartu gara, ikasleekin landu beharreko gai bat dugula ondare kulturala. Izan ere, gaur egun, Lehen Hezkuntzako ikasleak direnak, etorkizunean, herritar zaharrak izango dira, haien ilobei gure lurraldeko ezaugarriak igaroko dituztenak, alegia. Beraz, Lehen Hezkuntzan beste irakasgaiek bezain garrantzia izan beharko luke kontzeptu honek, azken finean belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dugun kultura baita, inoiz galdu ezin daitekeena.

Margoztuz ikasi

         Marrazketa Lehen hezkuntzan ikasleek ikasi beharreko kontzeptu garrantzitsua da. Gehienetan, marrazketak eskolan ez du garrantzi gehiegerik izaten. Hori dela eta, irakasle bezala arte hezkuntza bultzatu beharko genuke.

         Irakasleak normalean umeei marrazki librea egin dezaten uzten diete, eta horrek ez dio artearen kutsuari garatzen uzten. Kontua da, askotan irakasleak ez direla arteko irakasleak ere, edozein irakasleri uzten diete plastikako orduak zaintzen. Horrela, umeen marrazteko gaitasunak ez du aurrera egiten, eta betiko eskemetan geratzen dira. Horrekin amaitu behar denez, plastikako irakasleak marrazkigintzari buruzko azalpenak, adibideak eta ariketak jorratu behar dituzte, umeek beraien ezagutza landu ahal izateko.

qrcode

Lagun ezkutua

Eskolan, Lehen hezkuntzako ikasleen landu daiteke beste kontzeptu bat lagun ezkutua izan daiteke. Lagun ezkutua burutzeko, ez dute oparirik erosiko, baizik eta, plastikako gelan material desberdinak erabiliz, opari anitz egingo dituzte, gero denen artean banatuko direnak, alegia.

Lagun ezkutua egiteko, bi era erabili daitezke. Batetik, papel txikietan ikasle guztien izenak jarri eta zozketa bidez nor tokatu zaien hautatu.Ondoren, nor tokatu zaien arabera, opari bat edo beste egingo dute. Bestetik, ikasle guztiek opari bat egin dezakete, eta behin opari guztiak eginda daudena, zozketa egingo da opari bakoitza zein ikasleri tokatzen zaion. Normalean, lehen aukera erabiltzen da, hala ere, era honek hanibat arazo sor ditzake, nor tokatzen den arabera, opari bat edo beste egiten baitute umeek. Bigarren aukera egokiagoa dela esan dezakegu, izan ere, opariak behin eginda daudela banatzen dira.

2011/11/17

Ipuin kontalaria

           Ipuin kontalariaren astea egitea beste aukera on bat izango litzateke. Aste horretan, ikasle bakoitzak ipuin bat aukeratu beharko luke, ipuin ez oso luzea, gero ikasle guztiek gela aurrean landu dezaten. Azken finean, umeek garatu behar dute ahoz gorako transmizioa, eta aurkezpenak ematen dieten lotsa hori galtzeko eginkizun polita izan daiteke.

          Ipuinak prestatzeko prozesua hurrengoa izango litzateke:

              1. Umeak gustuko duten ipuin bat aukeratuko dute, bai etxetik ekarritakoa eta baita eskolako liburutegitik hautatutakoa izan daiteke.
              2. Denboraren aldetik, hiru aste utziko zaie ipuina irakurri eta lantzeko.
              3. Hurrengo pausua, ipuinaren hiru atalak bereiztea izango da: sarrera, garapena eta amaiera.
              4. Azkenik, gelaren aurrean, ipuinaren sintesia kontatuko dute; horretarako hainbat baliabide erabili ditzakete: power pointa, bideoa, argazkiak etb.



        Lan honek ikasleen ezagupena handituko du, eta umeak fantasia mundura murgilduko dituzte. Horrez gain, ipuinak hautatzeko aukera izanik, ikasleen autonomia garatuko litzateke. Azken finean, ez baitu irakasleak dena egin behar, ikasleei ere ardurak eman behar zaizkie, haiek ere eskolan garrantzia dutela jakin dezaten. Horrez gain, umeek ulermena landuko dute, Lehen Hezkuntzan zailtasun handia baitago kontzeptu horrrkin.

2011/11/16

Agenda Berdea!

                 Agenda Berdearen  eguna ospatzearen arrazoi nagusia, ikasleek ignurunea errespetatu behar dutela jakitea da. Hori dela eta, ikasturteko egun bat aukeratzen da normalean, eta egun horietako, ordu batzuk, adibidez, goiza, ingurumenari lotuta dauden ekintzak burutzen ditzute ikasleek.


2011/11/11

Klaseko azken eguna

     Klaseko azken eguna eskolan ospatzea ezainbestekoa da. Egun horretan, eskolako maila guztiek egindako lanak aurkezten dira, hala nola, dantzak, antzerkiak, eskulanak e.a. Horrela, gurasoek bere seme-alabek ikasturte osoan egindako lan handia ikusten dute.