2011/11/18

Margoztuz ikasi

         Marrazketa Lehen hezkuntzan ikasleek ikasi beharreko kontzeptu garrantzitsua da. Gehienetan, marrazketak eskolan ez du garrantzi gehiegerik izaten. Hori dela eta, irakasle bezala arte hezkuntza bultzatu beharko genuke.

         Irakasleak normalean umeei marrazki librea egin dezaten uzten diete, eta horrek ez dio artearen kutsuari garatzen uzten. Kontua da, askotan irakasleak ez direla arteko irakasleak ere, edozein irakasleri uzten diete plastikako orduak zaintzen. Horrela, umeen marrazteko gaitasunak ez du aurrera egiten, eta betiko eskemetan geratzen dira. Horrekin amaitu behar denez, plastikako irakasleak marrazkigintzari buruzko azalpenak, adibideak eta ariketak jorratu behar dituzte, umeek beraien ezagutza landu ahal izateko.

qrcode



         Horrez gain, aipa dezakegu, Lehen hezkuntzako marrazki askori ikasle askok ematen dizkietela esanahiak, baina, benetan ez da esanahi erreala, ez baitira errealismora hurbiltzen. Errealismora hurbiltzeko teknika hauek irakasleak erakutsi behar ditu, ikasleek dituzten gabeziak uxatuz. Kontua da, artea bigarren maila batean baloratzen dutenez, hezkuntzak ez ditu baliabide egokiak eramaten hezkuntza arlora, eta horrek umeen gabeziak ahalbidetzen ditu, hau da, irakasle egokiak ez ezik, ez dira material garrantzitsuak egoten, eta eskola batzuetan ere, plastikako gelak ere ez dira existitu ere egiten.


        Aipatu beharr dago, irudi guztiek kodeak dituztela, eta irudi bakoitzak esanahi bat dutela jakin behar dute. Esanahi hori, kolorea, lerroa, letrak, argia, forma e.a. bitartez jakinarazi behar diegu, hauek baitira azken finean, marrazki guztien elementu nagusiak. Kode hauek era desberdin batean landuz gero, marrazki desberdinak lortuko ditugu, efektu desberdinak eta esanahi desberdinak. Horrela, umeek marrazki bera hainbat eratan egin ditzakete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario