2011/11/01

Gabonak

           Gabonak oso data garrantzitsuak izan ohi dira umeentzako. Izan ere, herrialde gehienek dute Gabon gauean zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat, euskaldunon kasuan, Olentzero dugu. Olentzero oso maitatua izan ohi da umeengangandik, amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen baitu, abenduaren 24ean opariak banatuz.


          Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzena. Suaren ingurutik etorri dira zenbait ohitura, esaterako, ikazkinmoduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.



        Gure Olentzerok hainbat ogibide izan ohi ditu kontairen arabera. Batzuentzat, artzaia da, besteentzat, ordea, nekazaria, eta gehien entzuten dugunaren arabera Olentzero ikazkina da.




       Honek guztiak umeei ilusio handia egiten die, hori dela eta, eskolan urtero urtero gabonak ospatzeko ohitura dago. Nire experientzian oinarrituta, txiki-txikiak ginenean baserritarrez jantzita, Olentzeroren etxera joaten ginen eta bertan bere belaunetan eserita, opariak eskatzen genizkion. Horrek truke, Olentzerok beti gozokiren bat ematen zigun, normalean piruleta zena. Kurtsoak aurrera joan ahala, goizean goiz gabonetako abestiak kantatzen genituen berari ongi etorria eman nahian. Ondoren, esnea gailetekin izaten genuen, eta bitartean, Olentzero geure geletara igotzen zen opariak uztera. Hamaiketakoa amaitzean, geletara joaten ginen hauek zabaltzera. Azken urtean, hau da, 6.mailan, abenduko hilabete osoa ematen genuen Olentzero bera egiten, horretarako material desberdinak ekartzen genituen eta hura margoztu eta janzten genuen. 


     


         Gabonak disfrutatzeko garaia da, eta eskolan umeekin ere landu beharrekoa. Olentzerori buruzko, antzerkiren bat, kanta edota dantzaren bat egitea ederto dago, umeek oso ondo pasatzen baitute. Egun horretan, gainera, oso pozik joaten dira eskolara.




" ... Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzean duela, eserita dago, 
kapoiak ere baitu, arrautzatzuekin, 
bihar meriendatzeko, botila ardoakin .. "





No hay comentarios:

Publicar un comentario