2011/11/08

Lagatzu

         Lagatzu Zamudioko Euskara Elkartea da. Elkarte honek urtero-urtero euskara eguna ospatzen du ekaina hilabetearen inguruan. Ospakizun honek herria goizean goiz biltzen du trikitrixa eta panderoak eskaintzen duen kalejirarekin. Kalejira hau herrian zehar gauzatzen da, euskaldun guztiak elkartuz. Eskoletaraino ibilbidea egiten da, non bazkaria herritar guztietan prestatuta dagoen. Bazkarian normalean, makarroiak edo errioxar patatak eta solomoa patata frijitu nahis piperrekin aurkezten da. Bazkaria amaitu eta gero, euskal kantuak bultzatzen dira, karaoke moduko bat sortuz. Bertan, euskal abestiak gogoratu eta difrutatu egiten dira. Azkenik, erromeria bat gauzatzen da euskal dantzak bultzatu nahian.

             Eskolan ospatzeko egun polita izan daiteke. Programazioa era honetara gauzatu daiteke:
                 - Goizetik euskal instrumentuen erabilpenaren bidez, hala nola, akordeoia, panderoa nahiz txistuarekin abesti batzuk aurkez dezakete.
                 - Bazkari ordua eta gero, euskal karaokea egin daiteke, umeentzako euskal abestiak kantatuz.
                - Azkaria gauzatuta, erromeria txiki bat egin daiteke, umeak dantzatu eta ondo pasatu ahal izateko.



             Azkenik, aipatzekoa da, ekitaldi honekin, euskara bultza daitekeela, hori baita azken finean gure helburua, euskaldunon hizkuntza ez galtzea, alegia. Izan ere, "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakigunok erabiltzen ez dugulako ". Esaldi hau umeek sentitu behar dute, horrela, ekitaldi entretenigarri eta politei esker, euskara aurrera atera ahal izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario