Mostrando entradas con la etiqueta Agate deuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Agate deuna. Mostrar todas las entradas

2011/11/04

Santa Ageda

Euskal Herriak Santa Agedaren omenez abesten du. 

              Euskal Herriko zenbait lekuetan, auzoko guztiak kalera ateratzen dira, Santa Agedaren omenez kopla eta bertsoak kantatzeko asmoz. Ekitaldi hau, otsailaren 5ean ospatzen da, eta egun horretan esukalduna, limosna eskatzera ateratzen dira. Aurten ere, urte bat gehiago gehituz, Santa Ageda siziliako emakumearen irudia gogoratuko dugu, 251.urteko otsailaren 5ean titiak ebaki zizkiotean emakumearena, alegia.

             Agueda Sizilian jaio zen 230.urtean, hain zuzen ere. Gazte polit bat zenez, Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi izan zuen. Hala ere, Santagedak fe izugarria zuen kristianismoan eta ez zuen gobernadorearen eskaera onartu. Ezezko honen aurrean, Quincianok Ageda kartzelan sartu zuen eta bertan torturatu zuen. Titiak kendu zizkion eta 21.urterekin hil zen neska gazte hura. Gertaera hau, Catanian gertatu zen, otsailaren 5eko 251.urtean. 
           Guzti honen ondorioz, Santa Ageda Euskal Herriko patroi nagusia bihurtu zen. Horren omenez auzoko euskaldun guztiek kopla eta bertso desberdinak abesten dituzte egun berezi hori oroituz. Bertso eta kopla hauen bidez, Santa Agedaren bizitza kontatzen da, eta herriko biztanleei dirua eskatzen zaie.