Gai hau aukeratzearen arrazoia, hurrengo ekitaldirik gertuena delako izan da. Ez da Euskal Herriko ohituretan oinarritzen, Estatu Batuetako egun garrantzitsua baita, Urriak 31 hain zuzen ere. Nahiz eta, euskaldunon inguruko jailadia ez izan, beste ohitura batzuk ezagutzea ere ondo legoke, gurearekin konparatzeko adibidez.
Estatu Batuetako jai hau, eskoletan lantzeko, hainbat irakasgai har dezakegu, plastika alde batetik, eta ingeles saioak beste aldetik. Plastikari dagokionez, kalabaza handiak egin daitezke 3D ereduan, hauek ebaki, margoztu e.a. 6.maila lana zailtzeko begietan argiak jar daitezke. Beste alde batetik, ingeles saioan Halloween egunaren zergaitia landu daiteke. Horrela, bi irakasgaiak lotuta egongo dira, eta praktika teoriarekin koordinatuko dugu.Azkenik, esan dezaket, ondo dagoela beste lurraldeetako jaiak ospatzea, gureak beti ere ahaztu gabe. Gure lurraldea oso graantzitsua baita. Hurengo sarreran, Euskal Herriko egun garrantzitsu bat komentatuko dugu, Euskeraren eguna, hain zuzen ere.