Mostrando entradas con la etiqueta opariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta opariak. Mostrar todas las entradas

2011/11/18

Lagun ezkutua

Eskolan, Lehen hezkuntzako ikasleen landu daiteke beste kontzeptu bat lagun ezkutua izan daiteke. Lagun ezkutua burutzeko, ez dute oparirik erosiko, baizik eta, plastikako gelan material desberdinak erabiliz, opari anitz egingo dituzte, gero denen artean banatuko direnak, alegia.

Lagun ezkutua egiteko, bi era erabili daitezke. Batetik, papel txikietan ikasle guztien izenak jarri eta zozketa bidez nor tokatu zaien hautatu.Ondoren, nor tokatu zaien arabera, opari bat edo beste egingo dute. Bestetik, ikasle guztiek opari bat egin dezakete, eta behin opari guztiak eginda daudena, zozketa egingo da opari bakoitza zein ikasleri tokatzen zaion. Normalean, lehen aukera erabiltzen da, hala ere, era honek hanibat arazo sor ditzake, nor tokatzen den arabera, opari bat edo beste egiten baitute umeek. Bigarren aukera egokiagoa dela esan dezakegu, izan ere, opariak behin eginda daudela banatzen dira.

2011/11/11

Ama eta aitaren eguna

Aitaren egunean, hau da, maiatzaren 19an, eta baita amaren egunean ere, maiatzaren lehenengo domekan, hain zuzen ere, umeek eskolan haiek egindako detaileren bat egin ditzakete. Kontua da, umeek beti marrazkiak oparitzen dizkietela gurasoei, eta aukera desberdinak eskeini ahal dizkiete eskoletan, eskulanak adibidez. Aukera on bat, marko bat egitea izango litzateke, bertan hiruron argazki bat txertatzeko. Oso detaile polita izan daiteke, eta entretenigarria aldi barean.


Markoa egiteko, buztina erabil genezake. Buztinarekin, lehenengo, forma eman diezaguke eta hau zikatzen utzi. Pare bat egun pasa ondoren, buztina zikatuko da, eta umeek tenperekin margoztu dezakete, haien gustura. Horrela, ondo pasatzeaz gain, tenperen teknika erabiltzen ikasiko dute. Azkenik, koloretako papera itsasi dezakete, oinarri gisa, eta bertan guraso eta umeen argazki bat jarri.