Gauzak horrela, Lehen Hezkuntzako umeei ezin zaie interneten aske utzi, izan ere, bere adinerako ez diren orrialdeetan sartu daitezke eta. Beraz, informatika saioa denean, beste saioetako ariketak eginez aparte ( JClick programarekin, adibidez) banaka edo taldeka blog bat izan ditzakete, eta berta, gelan egiten dutena sartu, eguneroko bat bailitzan bezala. Horrela, ordenagailuak erabiltzen ikasiko zuten, gaur egungo gizartean ezinbestekoa den gauza dena, alegia, eta klasean emandakoa birpasatuko zuten. Beraz, baliabide esanguratsua izango litzateke.
Hala ere, kontuan izan behar da, internetek aukera asko eman arren, ikasleak ez direla egun osoan ordenagailuan sartuta egon behar. Izan ere, ordenagailuak elkarren arteko komunikazioa gutxitu lezake, eta horrek kalte handia egingo zion gizarteari. Aproposena da, ordenagailuan ematen diren orduak aprobetzatxea, eta gauza berriak topatzea eta ikastea.
Azkenik, nire experientzia oinarrituta, Bloga sortzea erakargarria egin zait, bertan sarean zehar topatzen nuen informazioa nire iritziarekin batera egiaztatu edo kontrastatu dudalako. Azken finean, gauzak irakurtzen eta bakoitzaren iritzia defendatzen ikasten baitugu. Horrez gain, diseinuari begira, bakoitzak bere gustura apaindu du, eta horrek autonomia eman digu ikasle bakoitzari. Gaiaren aldetik, askatasun hori pixka bat mugatu egin da, baina ondo iruditu zait, azken finean, Lehen Hezkuntzako irakasleak izateko gradua egiten ari bait gara, eta nire gaiaren aldetik, gauza asko ikasi ditut, etorkizunean, ikasleekin lantzea espero ditudanak.
Eskerrikasko nire blogean parte hartu duzuen guztiori, eta oraindik ere ideia gehiago jarriko ditudala ziurtatzen dizuet. Ekiozue umeekin ekitaldiak egitera!