Ipuinak prestatzeko prozesua hurrengoa izango litzateke:
1. Umeak gustuko duten ipuin bat aukeratuko dute, bai etxetik ekarritakoa eta baita eskolako liburutegitik hautatutakoa izan daiteke.
2. Denboraren aldetik, hiru aste utziko zaie ipuina irakurri eta lantzeko.
3. Hurrengo pausua, ipuinaren hiru atalak bereiztea izango da: sarrera, garapena eta amaiera.
4. Azkenik, gelaren aurrean, ipuinaren sintesia kontatuko dute; horretarako hainbat baliabide erabili ditzakete: power pointa, bideoa, argazkiak etb.
Lan honek ikasleen ezagupena handituko du, eta umeak fantasia mundura murgilduko dituzte. Horrez gain, ipuinak hautatzeko aukera izanik, ikasleen autonomia garatuko litzateke. Azken finean, ez baitu irakasleak dena egin behar, ikasleei ere ardurak eman behar zaizkie, haiek ere eskolan garrantzia dutela jakin dezaten. Horrez gain, umeek ulermena landuko dute, Lehen Hezkuntzan zailtasun handia baitago kontzeptu horrrkin.
Txanogorritxuren ipuina
Txanogorritxuren amak amamari janaria eramatea agintzen dio alabari.
Otsoak txanogorritxu ikusten du bidean.
Txanogorritxu pozik doa basotik, saskia eskuan daramala.
Otsoak txanogorritxuri amamaren etxera heltzeko bide luzeena zein den esaten dio.
Bitartean otsoa amomaren etxera abiatzen da.
Txanogorritxu heltzen denean, otsoa dago amonaren etxean sartuta.
Otsoa ohetik altxatu eta txanogorritxu harrapatzen saiatzen da.
Azkenean, ehiztari batek otsoa hil eta txanogorritxu askatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario