Bizikletaren eguna, eskolan ospatzeko eguna izan daiteke. Egun honetan, herritik zehar bizikletarekin egiteko ibilbide bat prestatu daiteke, eta goizeko orduetan ibilbidetxo hori egin. Ibilbidean zehar, geldialdiak egin daitezke, pixka bat herriko eraikin nagusiak azalduz. Horrela, umeak bere inguruaren ezagutza jakingo dute, eta bere herriaren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren jakingo dute. Nork daki egunen baten norbaiti azaldu beharko dioten.
Horrez gain, bere herriko ezagutza barneratzeaz gain, kirola egingo dute bitartean. Bizikleta, gaur eguneko umeek ez dute askorik erabiltzen, izan ere, gaur egun play station-ak lekua kendu dio, eta egun guztia pasatzen dute makina teknologikoei lotuta. Beraz, egun hau egitean, aprobetxatu dezakegu umeei informazioa ematen.
Ekintza honek, era batean edo bestean, kirola egitea bultzatzen du, aparailu teknologikoak albo batera utziz. Horrela, umeak ondo pasatuko dute, eta bizikletaren erabilerak agian hura erabiltzeko gogoa piztu dezake. Azken finean, helburu nagusia, kirola ez galtzea da, umeek ekintza nagusitzat har dezaten, honek ematen baitigu osasuna, elikadura onarekin batera, noski.
Egun hau ospatzeko, ezaugarri garrantzitsua izan liteke eguraldi ona izatea, izan ere, euria egiten ari bada, arazo gehiago sor daitezke umeengan eta horietako batzuk larriak izatera hel daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario