Klaseko azken eguna eskolan ospatzea ezainbestekoa da. Egun horretan, eskolako maila guztiek egindako lanak aurkezten dira, hala nola, dantzak, antzerkiak, eskulanak e.a. Horrela, gurasoek bere seme-alabek ikasturte osoan egindako lan handia ikusten dute.
Eskola guztian zehar, maila bakoitzak egindako eskulan guztiak jartzen dira, ikasturte osoan egindako lanak eta hauen bilakaera ikusteko. Ondoren, aretoan biltzen dira ikusle eta partaide guztiak eta bertan jai giroa sortzen da, dantza, kantak, antzerki nahiz ipuinak kontatuz. Goiz osoa bertan pasatu ondoren, bazkaria denentzat prestatzen da jantokian, gero arratsaldean jai giroarekin jarraitzkeo asmoz.
Arratsaldean, eskolatik kanpo gauzatzen diren ekintzen aurkezpenak egiten dira batik bat. Adibidez, euskal dantzak, antzerkiak, herri kirolak e.a. Hauen aurkezpenak egin eta gero, eskolako jaiari amaiera ematen zaio, hala ere, normalean, herriak jaigiroarekin jarraitzen du, eta herrian erromeria bat planteatzen du umeek ondo pasa dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario