2011/10/28

KORRIKA

Zer da korrika?


       Korrika, euskal Herri osoan zehar egiten duen euksarare aladeko lasterketa erraldoia da, AEK-K antolatzen duenak, alegia.  Honen helburua, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia hedatzea eta handitzea da. Horrez gain, honen bidez, euskaltegietarako dirua batzen da, kamisetak, petoak e.a. salduz.

       Orain dela 30 urte, hasi zen ekitaldi hau prestazen, 1.korrika izan zen, Oñatitik Bilborako ibilbidea izan zuenak, alegia. Arrakasta handia izan zuen, eta horrez gero, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena izan ohi da. Ordutik hona 17 korrika ospatu dira. 
       
       Azken korrika honek, 11 egun iraun ditu, 2011ko apirilaren 7an hasita. Guztia, bi mila kilometro baino gehiago zeharakatu ditu, eta adin guztietako jendeak parte hartu du. Adin guztietako jendeaz hitz egiten dugunean, umeak ere sartzen dira bertan, hori dela eta, eskolan landu beharreko ekitaldia dela esango nuke.


2011/10/27

Urriko azken astelehena

            Urriak 31, hilabete honetako azken astelehena izanik, Gernikan betidanik ospatu izan da azoka garrantzitsuenetariko bat. Gernikan, urteko astelehen guztietan azoka egoten den arrean, urriko azken egun horretan ospatzen dena berebiziko garrantzia du. 


           Egun horretan, herritar guztiak baserritarrez janzteko ohitura dute, eta bere produktuak saltzera eta besteekin konpartitzera ateratzen dira plazara. Giroa ederra izan ohi da, eta Euskal Herriko ohitura batean geratu da iada.


           Hori dela eta, umeekin lantzea ez legoke gaizki. Eskolan azoka bat presta dezakete maila bakoitzak produktu batzuk salduz, dirua beti ere gezurretakoa izanez, eta horrela haien arteko hartu emonak landu genitzake. Umeak baserritarrez jantzita etorri daitezke, eta ikasturtean zehar egindako pastelak, gazta, ogia, zoroan landutako piperrak, tomateak e.a. elkar trukatu egingo dute. Era honetan, Euskal Herriko ohiturak ezagutzeaz gain, haiek ere bizi egingo dute haien experientzia, eta kontzeptu mordoak ikasiko dituzte, bai jarreraren aldetike ta bai alde mekanikoari begira ere.


2011/10/21

QR kodea

qrcode

Halooween

Halloweeneri buruz hitz egingo dut.

             Gai hau aukeratzearen arrazoia, hurrengo ekitaldirik gertuena delako izan da. Ez da Euskal Herriko ohituretan oinarritzen, Estatu Batuetako egun garrantzitsua baita, Urriak 31 hain zuzen ere. Nahiz eta, euskaldunon inguruko jailadia ez izan, beste ohitura batzuk ezagutzea ere ondo legoke, gurearekin konparatzeko adibidez.

             Estatu Batuetako jai hau, eskoletan lantzeko, hainbat irakasgai har dezakegu, plastika alde batetik, eta ingeles saioak beste aldetik. Plastikari dagokionez, kalabaza handiak egin daitezke 3D ereduan, hauek ebaki, margoztu e.a. 6.maila lana zailtzeko begietan argiak jar daitezke. Beste alde batetik, ingeles saioan Halloween egunaren zergaitia landu daiteke. Horrela, bi irakasgaiak lotuta egongo dira, eta praktika teoriarekin koordinatuko dugu.


             Azkenik, esan dezaket, ondo dagoela beste lurraldeetako jaiak ospatzea, gureak beti ere ahaztu gabe. Gure lurraldea oso graantzitsua baita. Hurengo sarreran, Euskal Herriko egun garrantzitsu bat komentatuko dugu, Euskeraren eguna, hain zuzen ere.

2011/09/29

Umeentzako Ekitaldiak

              Ekitaldi desberdinei buruz arituko naiz, eskolan umeekin lantzen diren ekitaldiei buruz, hain zuzen ere. Gai hau aukeratu dut aniztasun handiko gai bat dela uste dudalako. Eskolan, lehen hezkuntzan batez ere, umeekin hainbat ekitaldi egiten dira, kulturaren alorrean gehienak. Hori dela eta, umeek ondo pasatzeaz gain, ekintza desberdinak eta entretenigarriak egiten baitira, bizi diren gizartearen kultura ezagutzen dute. Gai hau aukeratu dudan azken arrazoia nire experientzia propioa izan da, izan ere, eskolako ekitaldi hauek asko gustatzen zitzaizkidanez, interesa dut eskolan sortzen diren giro ezberdin hauek aztertzeko.

                 Ekitaldi kulturalez ari garenean, Ihauteriak, Santa Ageda, Gabonak Korrika, Euskararen Eguna e.a.  -ez ari gara. Hauek dira orokorrean Euskal Herriko eskola gehienetan lantzen direnak. Hala ere, gero eskola bakoitzak bere jaiak antolatzen ditu era batera edo bestera, eta horiek ere ekitaldi politak izan ohi dira.

Argazkia 

2011/09/23

Ongi Etorri ! :)


Kaixo lagunok ! 


            Eider dut izena eta Leioako Magisteritza Eskolan ikasten ari naiz Lehen Hezkuntza . Ikasketa hauek hasteko izan nuen lehen arrazoi nagusia umeak izan ziren. Haiekin alderdi desberdinetan aritzea atsegin dudalako,  bai jolasean eta baita etxeko lanetan  ere . Horrez gain, betidanik gustatu zait kontzeptu berriak azaltzea eta laguntasuna eskaintzea batez ere. Azkenik,   6-12 urte bitarteko umeak gogoko ditut, ikasteko prest daudenak, alegia.