Aitaren egunean, hau da, maiatzaren 19an, eta baita amaren egunean ere, maiatzaren lehenengo domekan, hain zuzen ere, umeek eskolan haiek egindako detaileren bat egin ditzakete. Kontua da, umeek beti marrazkiak oparitzen dizkietela gurasoei, eta aukera desberdinak eskeini ahal dizkiete eskoletan, eskulanak adibidez. Aukera on bat, marko bat egitea izango litzateke, bertan hiruron argazki bat txertatzeko. Oso detaile polita izan daiteke, eta entretenigarria aldi barean.2011/11/11
Ama eta aitaren eguna
Aitaren egunean, hau da, maiatzaren 19an, eta baita amaren egunean ere, maiatzaren lehenengo domekan, hain zuzen ere, umeek eskolan haiek egindako detaileren bat egin ditzakete. Kontua da, umeek beti marrazkiak oparitzen dizkietela gurasoei, eta aukera desberdinak eskeini ahal dizkiete eskoletan, eskulanak adibidez. Aukera on bat, marko bat egitea izango litzateke, bertan hiruron argazki bat txertatzeko. Oso detaile polita izan daiteke, eta entretenigarria aldi barean.2011/11/09
Udaberriko Jokuak
Udaberrikojokuak, izenak dioen bezala, udaberrian gauzatzen diren ekintza multzoari deritzogu. Txorierriko eskoletan, urtero urtero jai edo egun hau ospatzea ohitura bilakatu da. Egun honen helburua, umeek ondo pasatzeaz gain, kirola egitea eta elkarren arteko harremanak sendotzea da.
Udaberriko jokuak, Zamudion ospatzen dira, futbol zelaia inguratzen duen atletismoko pista dagoen lekuan, hain zuzen ere. Pista horren inguruan, joku desberdinak jartzen dira elkarren ondoan, beraz umeak, jolas denetan hartu behar dute parte jolas batetik bestera txanda errespetatuz. Normalean, eskola bakoitzak bere kamiseta eramaten du, eta mailaka jolasten dute eskola batek bestearen kontra. Horrela, goiz osoa jolasten dute, batetik bestera korrika eta salto eginez. Irakasleak izan ohi dira jolasen arduradunak, hau da, jolas bakoitzean eskola desberdinetako irakasleak daude umeei jokua azaltzeko eta hauek zaintzeko ere. Irakasleek joku bakoitzaren denbora zehazten dute, eta honen arabera, jokuz aldatzen dira. Azkenik, bazkalordua baino lehen, mailaka atletismo lasterketa egoten da. Bertan, ume guztiek hartzen dute parte, eta lehenengo hirurei bere garaipena saritzen zaie zorionak emanez, ez da saririk banatzen.

2011/11/08
Lagatzu
Lagatzu Zamudioko Euskara Elkartea da. Elkarte honek urtero-urtero euskara eguna ospatzen du ekaina hilabetearen inguruan. Ospakizun honek herria goizean goiz biltzen du trikitrixa eta panderoak eskaintzen duen kalejirarekin. Kalejira hau herrian zehar gauzatzen da, euskaldun guztiak elkartuz. Eskoletaraino ibilbidea egiten da, non bazkaria herritar guztietan prestatuta dagoen. Bazkarian normalean, makarroiak edo errioxar patatak eta solomoa patata frijitu nahis piperrekin aurkezten da. Bazkaria amaitu eta gero, euskal kantuak bultzatzen dira, karaoke moduko bat sortuz. Bertan, euskal abestiak gogoratu eta difrutatu egiten dira. Azkenik, erromeria bat gauzatzen da euskal dantzak bultzatu nahian.
Eskolan ospatzeko egun polita izan daiteke. Programazioa era honetara gauzatu daiteke:
- Goizetik euskal instrumentuen erabilpenaren bidez, hala nola, akordeoia, panderoa nahiz txistuarekin abesti batzuk aurkez dezakete.
- Bazkari ordua eta gero, euskal karaokea egin daiteke, umeentzako euskal abestiak kantatuz.
- Azkaria gauzatuta, erromeria txiki bat egin daiteke, umeak dantzatu eta ondo pasatu ahal izateko.
Azkenik, aipatzekoa da, ekitaldi honekin, euskara bultza daitekeela, hori baita azken finean gure helburua, euskaldunon hizkuntza ez galtzea, alegia. Izan ere, "hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakigunok erabiltzen ez dugulako ". Esaldi hau umeek sentitu behar dute, horrela, ekitaldi entretenigarri eta politei esker, euskara aurrera atera ahal izango dugu.

2011/11/04
Ihauteriak
Euskal Herriak hain berandu eta era motelean izandako kritautasunak izugarrizkodesberdintasunak sorrarazten ditu euskal folklorean. Kristautasuna, aintzineko ohiturez edo leiendaz, iraun egin du. Hori dela eta, gaur egun, euskaldunok ditugun zenbait ohitura garai hartakoak dira. Dena den, Kristo aurreko euskaldunak, mendialdean bizi ziren artzain edo ehiztari gisa, eta horren lekuko dugu euskal kulturaren ardatzik nagusiena. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, haien hizkuntzak eta kulturak aldaketak jasan izan ditu, eta beraz, atzerritik jasotakoak barietatea izan du. Guzti horren lekuko, euskal ihauteriak ditugu, gurasoek seme-alabei kontatutako ohiturak gaur egun arte iritsi direnak, alegia. Horregaitik, Donibane Auzoan, 1977.urtetik aurrera, mendeetan galtzen den ohiturak berrezkuratzeari ekin diote, eta euskal ihauterietan oso garrantzitsuak diren pertsonaiak mantentzen ahalegindu dira. Oso garrantzitsua den zerbait izanik, pertsonaia bakoitza landuko dugu, orrialde desberdinetan. Momentuz bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Ihauteriak eskolan lantzerako orduan, kurtso bakoitzak mozorro bat egingo du plastikako saioetan, birziklatzeko papera erabiliz, eta ondoren, horrekin erlazioa duen joku bat prestatuko du. Horrela, egunean zehar, arduradunak txandatuko dira eta kurtso guztiek egindako jolasean artiuko dia. Oso egun entretenigarria izan omen da umeentzat. |
Euskararen Eguna
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Euskaren eguna Lehen Hezkuntzan ospatzeko jai polita izan liteke. Ekitaldiak lan handia eman dezake, baina amaierako ikuskizuna paregabea izan liteke. Nik eskolan landu behar izan nuen, eta oroitzapen izugarri polita daukat. 2.zikloan nengoenean antolatu genuen, 4.mailan alegia. Maila bakoitzak zeregin desberdinak izan zituzten, esaterako, 1. zikloak marrazki desberdinak margoztu zituen, 2.ziklokoak, hau da, guk, panpin desberdinak egin genituen eta abesti bat abestu. Azkenik, 3.ziklokoek bertsoak kantatu zituzten.

Santa Ageda
Euskal Herriak Santa Agedaren omenez abesten du.
Euskal Herriko zenbait lekuetan, auzoko guztiak kalera ateratzen dira, Santa Agedaren omenez kopla eta bertsoak kantatzeko asmoz. Ekitaldi hau, otsailaren 5ean ospatzen da, eta egun horretan esukalduna, limosna eskatzera ateratzen dira. Aurten ere, urte bat gehiago gehituz, Santa Ageda siziliako emakumearen irudia gogoratuko dugu, 251.urteko otsailaren 5ean titiak ebaki zizkiotean emakumearena, alegia.
Agueda Sizilian jaio zen 230.urtean, hain zuzen ere. Gazte polit bat zenez, Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi izan zuen. Hala ere, Santagedak fe izugarria zuen kristianismoan eta ez zuen gobernadorearen eskaera onartu. Ezezko honen aurrean, Quincianok Ageda kartzelan sartu zuen eta bertan torturatu zuen. Titiak kendu zizkion eta 21.urterekin hil zen neska gazte hura. Gertaera hau, Catanian gertatu zen, otsailaren 5eko 251.urtean.
Guzti honen ondorioz, Santa Ageda Euskal Herriko patroi nagusia bihurtu zen. Horren omenez auzoko euskaldun guztiek kopla eta bertso desberdinak abesten dituzte egun berezi hori oroituz. Bertso eta kopla hauen bidez, Santa Agedaren bizitza kontatzen da, eta herriko biztanleei dirua eskatzen zaie.
2011/11/01
Gabonak
Gabonak oso data garrantzitsuak izan ohi dira umeentzako. Izan ere, herrialde gehienek dute Gabon gauean zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat, euskaldunon kasuan, Olentzero dugu. Olentzero oso maitatua izan ohi da umeengangandik, amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen baitu, abenduaren 24ean opariak banatuz.
Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzena. Suaren ingurutik etorri dira zenbait ohitura, esaterako, ikazkinmoduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)